Ohar baten bitartez, Mikel Almandoz presoaren berehalako askatasuna exijitu du Herrirak, «legez eta eskubidez hala zor zaiolako eta Frantziako instituzioek hala agindu dutelako».
Herrirak azaldu duenaren arabera, hamabi urteko espetxe zigorra jasota, 2003tik dago preso Almandoz. Espetxe desberdinetatik igaro ondoren, baldintzapeko askatasuna eskuratu zuen eta bere kaleratze data irailaren 24an finkatu zen.
Alabaina, «tramite burokratiko batzuk» bete behar zituela argudiatuta, oraindik espetxean dagoen Almandozen kaleratzea atzeratzen ari dela salatu du Herrirak. Bete beharrekoen artean, azaldu dutenez, «argazkiak atera edo atzamarretako markak hartzea» dago.
Herriraren aburuz, neurrion «atzerapena oso handia da» eta, gainera Almandozen «oinarrizko eskubideak nabarmen urratzen» dituela argudiatuta, presoaren berehalako askatasuna galdegin du.
Atarrabia eta Burlatako Udalek ere Almandozen kaleratzea eskatu zuten, mozio bana onartuta.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

