NAIZ.INFO
GASTEIZ

Milaka lagun bildu dira Gasteizen ‘fracking’aren aurka

Gasteizko kaleak ‘fracking’aren aurkako aldarriekin bete dira gasa ateratzeko sistema honen aurka dauden hainbat asanblada, plataforma eta mugimenduk egin duten deiari erantzunez.

‘Fracking’aren aurkako manifestazioa Gasteizen. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
‘Fracking’aren aurkako manifestazioa Gasteizen. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Milaka pertsona atera dira Gasteizko kaleetara gasa lurpetik ateratzeko erabiltzen dute ‘fracking’ sistemaren aurka.

Manifestazioa hainbat asanblada, plataforma eta mugimenduk deitua izan da.

Protesta honen bidez, ‘fracking’aren aurkako iritzia eman dute arabarrek eta lurraldean teknika hori ez erabltzea eskatu dute, ingurugiroarentzat «arriskutsua» delako.