Naiz.info
Donostia

Andoaingo ikastola handitzeko Kilometroak

Andoainen ospatzen ari den ibilbideak 6,3 kilometro ditu, herriko landa eta hirigunean banatuta. Antolatzaileek garraio publikoz joateko deia egin dute.

Kilometroak jaialdiaren aurkezpena. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)
Kilometroak jaialdiaren aurkezpena. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Goizeko 9.30etan eman diote hasiera 2012ko Kilometroak jaiari Andoainen. Aurtengo edizioaren ibilbideak 6,3 kilometro ditu eta bost gune: Ikastola, Sorabilla, Etxeberrieta Goikoplaza eta Martin Ugalde.

Berritasun nagusia ibilbideko zati batean izango den Wi-fi da. Hartara, Guifinet proiektuaren bitartez, festan parte hartzen duen jendearen mezuak eta argazkiak jaso nahi dituzte, ondoren, ibilaldian pantaila erraldoi batean jartzeko.

Antolatzaileek Andoainera garraio publikoz joateko deia egin dute.

Kilometroak jaian bildutako dirua Andoaingo ikastolako Txistokiko eraikinean zortzi ikasgelako beste gune bat egiteko bideratuko da.