NAIZ.INFO
DONOSTIA

Motor-gidari tolosar bat larri zauritu da Huescan, auto baten aurka talka egin ondoren

32 urteko tolosar bat larri zauritu da Huescan, gidatzen zuen motorrak auto baten aurka talka egin ondoren. Autoaren gidaria eta bidaiariak onik atera dira.

Gobernu espainolak Gipuzkoan duen ordezkariordetzak berri eman duenez, ezbeharra A-230 errepidean jazo zen atzo arratsaldean, Huescako Castejon de Monegros herrian.

Oraindik aztertzen ari diren arrazoiengatik, A.A.M. 32 urteko tolosarrak gidatzen zuen motorrak eta auto batek talka egin zuten.

Istripuak eragindako zauri larriak direla medio, Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman behar izan zuten tolosarra, helikopteroan.

Aipatu iturriaren arabera, autoaren gidaria eta bertan zihoazen gainerako bidaiariak onik atera dira.