NAIZ.INFO
DONOSTIA

Onik aurkitu dute Lazkao inguruan desagertutako txirrindularia

Igandean Lazkao inguruan desagertu zen txirrindularia gaur goizean aurkitu dute, onik, Lizarrustiko aterpetxean.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, bart 22.00etan gazte baten desagerketaren berri eman zuen bere familiak. Bizikletan ibiltzera atera zen goizean eta gauean, etxera itzultzen ez zela ikusita, abisua eman zuten.

Gaur goizeko 9.00etan aurkitu dute txirrindularia, onik, Lizarrustiko aterpetxean.