
Belen Arrondo EH Bilduko Arabako zerrendaburuak Gasteizen eman duen mitinean bere koalizioarentzat hezkuntzak duen garrantzia goraipatu du. Besteak beste, hezkuntza «edozein gizarteren garapena» dela nabarmendu du eta, era berean, «gure herriaren biziraupena» bermatuko duen tresna izango dela ere azaldu du.
Sistema «partehartzaile eta integratzailea» aldarrikatu du Arrondok eta alderdi horretan Gasteizen «oso eredu onak» daudela nabarmendu du. Hori bai, instituzioetatik behar luketen laguntza guztia ez dutela jasotzen salatu du.
Horrez gain, Gobernu espainiarra bultzatzen ari den «zentralizazio eta uniformizazio» sistemaren aurka jo du eta arlo honetan ere burujabetzaren aldeko apustua egin du.
Zentzu horretan, EH Bilduk hezkuntza sistema propio eta bakarra garatuko duela adierazi du: «euskalduna, demokratikoa, publikoa, herritarra eta partehartzailea» izango dena.
Horregatik, bere koalizioaren bi proposamen zehatzen berri eman du. Alde batetik, hezkuntza publikoaren bidez «hiritar guztion aukera berdintasuna» bermatzea eta, bestetik, «Euskal Herriaren garapen kolektiboari begira ezinbestekoak ditugun kohesio soziala, trasmisio kulturala, kultur garapena eta garapen ekonomikoa» ziurtatzea.

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

Euspel pide 4 años y medio para los antifascistas y ELA acusa a Lakua de proteger a Falange

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz
