
Gasteizko Lan Delegaritzan izan da Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaia Belen Arrondo Arabako zerrendaburua eta Gerardo Gonzalez zerrendakidearekin batera. Bertan, «kalitatezko» enpleguarekin hartu duen «konpromisoan» berresten dela nabarmendu du.
Konpromiso horren baitan, bere koalizioak abian jarriko dituen hainbat proposamen zehatz egin ditu: 35 orduko lanaldia ezarriko dutela aurreratu du, baita gutxieneko soldata 1.075 eurokoa izango dela ere.
Horretarako, diru publikoa sistema politikoa indartzeko, zerbitzu sozialetarako enplegua sortzeko, ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko eta ehun produktiboan eta eskualdeen garapenean inbertitzeko erabaliko dutela esan du.
Bestalde, diru publiko hori «fiskalitate progresibotik eta bideragarritasun sozialetik» lortuko dutela adierazi du, eta ez «azpiegituren moratoriatik».
Laminaciones Arregiko hainbat langile egon dira eurekin agerraldian.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
