NAIZ.INFO
LEKEITIO

Lekeition desagertuta dagoen gizon baten bila ari dira

Astelehenetik desagertuta dagoen 83 urteko gizon baten bila ari dira Lekeition.

Astelehenaz geroztik 83 urteko gizon bat desagertuta dago Lekeition. Gizona paseatzera atera zen baina ez zen etxera itzuli eta senideek salaketa jarri zuten.

Ertzaintza, Udaltzaingoa, DYA eta Gurutze Gorria haren bila ari dira Lekeitio eta inguruetan, bai kostaldean baita mendian ere. Atzo helikopteroa erabili zuten, baina ez zuten gizona aurkitu. Gaur goizean berriro ekin diete bilaketa lanei.