
Hiru ordezkaritzaren galera iza du Alderdi Poularrak Gasteizko Legebiltzarrean 2009ko hauteskundeekin alderatuz. Hamahiru eserleku lortu zituen orduko hartan, hamar, aldiz, oraingoan. Bozkei erreparatuz gero, 15.000 bozka baino apur bat gehiago galdu ditu.
Lurralde historikoetan jaitsiera antzekoa izan du alderdiak, guztietan legebiltzarkide bana galdu baitu. 3.000 boto gutxiago lortu dituzte Araban, 11.000 mila gutxiago Bizkaian, eta 2.000, aldiz, Gipuzkoan.
Hala ere, eta Estatu espainiarreko Kongresurako hauteskundeekin alderaketa bat eginez, 80.000 bozka inguru galdu ditu PPk.
Emaitzak ezagutu bezain pronto irten da Basagoiti kazetarien aurrera, eta bertan Gasteizko Legebiltzarrean ordezkaritza handiagoa nahi zutela esan du. EAEko hauteskunde sistema elektorala konplexua dela esan du.
Legebiltzarrak izango duen gehiengo abertzaleari «aurre egin» beharko diola esan du Basagoitik, gizarteko pertsona guztiak «euskaldun nahiz espainiar» sentitzeko.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

