Athleticek aspalditik guztiz beharrezkoa zuen garaipena erdietsi du Granadan (1-2). Bielsaren mutilek ez daudela batere fin erakutsi dute eta batez ere defentsa lanetan sekulako arazoak dituztela.
Adurizek bi gol egin ditu lehen zatian, lehenengoa penaltiz, eta errenta on batekin joan dira zuri-gorriak aldageletara. Bigarren zatian Granada suspertu egin da eta El Arabik gola egin du 53. minuturako.
Partida bukaerararte bi taldeek golak egiteko aukera garbiak izan dituzte, baina batek ere ez du asmatu eta Athleticek lortu du garaipena. Hiru puntu hauekin sailkapeneko atzeko postuetatik irten dira zuri-gorriak.

Mundua
Crisis en Sumar: dimisiones, acusaciones de acoso e intentos de cambio de cúpula

Bizkaia
El PNV apuesta por Mikel Hidalgo para sustituir a Aburto como candidato a la Alcaldía de Bilbo

Nafarroa
El exalcalde de Iruñea Enrique Maya denuncia haber sufrido una agresión en Alde Zaharra

Euskal Herria
Detenido el expresidente del Tudelano y otras seis personas por presunta corrupción deportiva

Aktualitatea