Greba orokorrari babesa erakusteko adierazpena PSNk aurkeztu du eta Bilduk eta NaBaik emendakinak aurkeztu dituzte. Azkenean, PSN, Bildu, NaBai eta I-Eren aldeko botoak jaso ditu.
Ekonomia arloan egindako murrizketen aurka burutuko diren mobilizazioei babesa agertzen die adierazpenak eta gizarteari haiekin bat egiteko deia luzatzen diete «krisiaren aurkako estrategia berriak bilatze aldera».
UPNko bozeramaile Carlos Garcia Adanerore arabera, bere alderdiak beti erakutsi du greba orokorren aurkako jarrera, Gobernu espainolean boterean zein dagoen kontutan izan gabe.
PPNtik, Enrique Martinek adierazi duenez, greba orokorra «ez da aukerarik onena momentu honetan», krisia «areagotu besterik ez baitu egiten».
Juan Jose Lizarbek, PSNtik, «garrantzizkotzat» jo du UGT eta CCOOk bultzatutako greba eta murrizketa ekonomikoak errefuxatzeko beharraz mintzatu da.
Patxi Zabaletak (NaBai) baieztatu du bere alderdiak ez duela deialdiarekin bat egin, baina babesa adierazi dio grebari eta egunean zehar egingo diren manifestazioei.
Bakartxo Ruizek «babesa eta errespetua» erakutsi die asteazkenean egingo diren mobilizazioei.
I-Eren aburuz, Nafarroak «indarrez» aurre egin behar dio asteazkeneko greba egunari, «asko dagoelako jokoan» eta gizarteari bat egiteko deia luzatu dio.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
