
GAUR. Onetik jarraituko du, hego haize leunarekin. Zerua garbi eta tenperatura epel, Euskal Herri osoan. Antizikloiaren magalean jarraituko dugu. Borraska geldi Portugal aldean, baina desegiteko zorian. Mediterraneoko borraska Italia alderantz urrunduko da. Behe laino gutxi eta zeru sabaia urdin. Hego haizea bareago eta eguratsa garden.
BIHAR. Aldaketa. Haizea aldakor geratuko da. Hegotik joko du arratsaldera arte eta epeltasunari eutsiko dio. Arratsaldean hego hodeiak ugaldu eta iluntzerako haizea mendebaldetik jarri eta tenperatura apur jaitsiko da. Euria barra-barra gauean zehar.
ETZI. Pattal samar hasiko da eguna ipar haizearekin. Fresko antzean eta euri lardatsa goizean. Eguerdirako atertu eta arratsalde polita geratuko da laino gutxirekin. Hego puntua nabarmenduko da iluntzerako. Tenperatura fresko samar mantenduko da.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
