
Denboraldiak aurrera egin ahala Athleticeko jokalariak hazten ari dira eta geldiezinak direla ematen du une honetan. Gaur Saint Gabrielen zelaian irabaztea lortu dute Erikaren gol bati esker (0-1) eta sailkapeneko lehen postuan mantentzeko nahikoa izan da. Ez hori bakarrik atzetik jarraika dituzten beren aurkari zuzen guztiak -Bartzelona, Rayo Vallecano eta Atletico Madril- 6 puntutara utzi dituzte.
Reala eta Lagunak taldearen egoera guztiz ezberdina da. Donostiarrek beharrezkoa zuten garaipen bat lortzea, baina berriro ere galdu egin dute Sevillaren aurka Zubietan (0-1). Sailkapenaren beheko postuetatik atera ezinik jarraitzen dute.
Lagunak taldeak berriz, 0 eta 2 galdu du Prainsaren aurka eta oraindik puntu bat bera ere lortu gabe jarraitzne du.

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

«Tres mujeres tocando punk en los noventa ya era una declaración»

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil
