Naiz.info
Mumbay

Mumbain 2008an jazotako atentatuengatik zigortutako gizonezkoa exekutatu du Indiak

Indiak urkatu egin du 2008an Mumbain izandako atentatuengatik zigortutako gizonezkoa. 166 lagun hil ziren ekintza hartan.

Mohamed Ajmal Amir pakistandarra heriotzera zigortu zuten Mumbaiko atentatuen erantzule gisa.

Gaur goizeko 07.00etan (03.00 Euskal Herrian) gauzatu du zigorra Indiak Pune hirian. Gaztea urkatu dute eta ondoren espetxeko hilerrian lurperatu dute.

Exekutatutako gizonezkoa zen 2008an Mumbaiko atentatuen erantzuleetatik bizirik zirauen bakarra. Bertan, 166 lagun hil ziren.