
Bilbon eginiko agerraldi batean, Etxerat elkarteak «atxikimendu osoa» adierazi dio Herrira mugimenduak urtarrilaren 12an Bilbon deitutako Herri Mobilizazio Orokorrari. Era berean, asteburu horretan, Estatu espainol zein frantsesean, Britainia Handian, Eskozian, Irlandan edo Portugalen aurreikusita dituzten bisitak burutuko ez dituztela jakinarazi dute.
Bilboko manifestazioan parte hartzearen garrantzia azpimarratu du Etxeratek. «Izan ere, euskal gizartean itxaropen zantzuak nagusi diren arren, gure eta gure senide eta lagunen egoera ez da inondik inora aldatu, are gehiago, kasu askotan okerrera egin du».
Horrexegatik, euskal jendarteari manifestazioan parte hartzeko eskatu diote. «Euskal gizarte osoa Bilbon biltzea espero dugu, eta horretarako egun horretan burutzekoak diren hainbat ekimen ere bertan behera uztea eskertuko genuke», nabarmendu dute.
Azpimarratu dutenez, guztion babesa «beharrezkoa izango da gure senide eta lagunen giza eskubideak errespetatuak izateko, euskal presoak gurekin etxera ekartzeko, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eta espetxe zigorren luzatzearekin eta bizi osorako espetxe zigorrarekin amaitzeko».

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
