
Burlatako Bake Epaitegiak gaur etxea hutsarazi behar zutela jakinarazi zieten Pilar Martinez eta Mariano Esparza senarrari, baina ez dute Iruñeko Epaitegitik jakinarazpen ofizialik jaso.
«Ez da lehenengo aldia Iruñeko Epaitegiak jakinarazpen ofizialik gabe kaleratzeak burutzen dituela», adierazi dute Hipotekek Kaltetutakoen Plataformako kideek.
Horregatik, 300 lagun inguru bildu dira goizeko 09.00ak aldera Burlatako San Frantzisko kaleko lehenengo zenbakian gauzatzera zihoazen kaleratzea geldiaraztera. Tutera, Barañain, Berriozar eta Iruñeko lagunak gerturatu dira bertara, baita NaBai, Bildu eta Izquierda-Ezkerra alderdietako ordezkariak ere.
Lehenago, etxean bizi den emakumea Iruñeko Epaitegira joan da plataformako kideez lagunduta, haien kaleratzea ez gauzatzeko eskatzen zuten helegiteak aurkeztera.
Emakumeak epailearekin biltzeko aukera izatea eskatu du bere argudioak azaltzeko eta, desjabetzea egitekotan, eguna eta ordua zehazteko galdeginez. Gaur kaleratzerik ez dela izango adierazi du Martinezek, baina bihartik aurrera zer gertatuko den jakin gabe jarraitzen duela ohartarazi du.
Hipotekek Kaltetutakoen Plataformatik familia horren egoera «kritikoa eta larria» dela salatu dute eta Burlatako Udalari galdegin diote hutsik dauzkaten etxebizitzetako bat uzteko.
Etxebizitzan bikote bat eta haien adin txikiko hiru seme-alabak bizi dira eta egoera lazgarria bizi dute. Emakumeak lan sozialak burutzeko ditu Burlatako kaleak garbitzen eta oinarrizko errenta jasotzen du hilabete amaieran. Lan kontratua abenduan amaitzen zaio.
Senarrak, bere aldetik, minbizi larria du eztarrian eta buruan eta langabezian dago.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

