NAIZ.INFO
DONOSTIA

Sute batek etxebizitza-bloke bat hutsaraztea eragin du Gueñesen

Gueñeseko etxebizitza-bloke baten behealdean piztu den sute batek eraikineko bizilagun guztiak bertatik ateratzea eragin du, naiz eta ordu batzuen buruan euren etxebizitzetara bueltatzeko aukera izan duten. Ez da suhiltzaileen beharrik izan.

Etxebizitza-bloke baten behe solairuan sortu den sute batek bertako bizilagun guztiak eraikinetik ateratzea eragin du Gueñesen bart gauean, hala ere, ordu batzuen barruan euren bizilekuetara bueltatzeko aukera izan dute, Lakuako Barne Sailak adierazi duenaren arabera.

Iturri honen esanetan, sutea goizaldeko 01.00etan piztu da, Zeribai kalean kokatuta dagoen garaje batean. Lokalaren jabeak segituan itzali ahal izan du sua, suhiltzaileen beharrik izan gabe.

Hala ere, bizilagunak eraikinetik atera behar izan dituzte badaezpada ere.