
Herrira mugimenduak urtarrilaren 12an Bilbon preso eta iheslarien alde egingo den manifestazioak jaso dituen atxikimenduen berri eman du prentsaurrean. Bertan, Irune Agirrek eta Martin Orbek hitz egin dute mugimenduaren izenean.
Urteetan zehar sufrimendua «gehiegi» luzatu duen gatazka atzean uzteko garaia dela azaldu dute eta Euskal Herrian «bake egoera justu bat» eraikitzeko ateak zabaldu direla aldarrikatu dute.
«Euskal Herriko eragileen arteko elkarrizketa eta akordioek, Donostian burutu zen nazioarteko Bake Konferentziak eta ETAren behin-betiko armak uzteko erabakiak gatazka konpontzeko bidea ireki dute», zehaztu dute.
Zentzu horretan, eta konponbidean aurrera egiteko, gaztakaren ondorioz preso edo erbestean dauden dauden herritarren egoeran «arreta» jartzea beharrezkoa dela aldarrikatu dute. «Euskal Herritik ehunka kilometrotara sakabanatuak daude oraindik, eta honek ondorio larriak dakartza», azaldu dute.
Konponbidearen bidean lehen urrats bezala presoen oinarrizko eskubideak errespetatuak izatea eskatu dute, hauek Euskal Herriratuz, gaixotasun larriak dituztenak edota ‘Parot doktrina’ bertan behera utziz.
Aldarrikapen hauei bide emateko urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu diote euskal gizarteari.
30.000 ikustaldi lipdubak
Pasa den larunbatean, hilaren 8an, grabatu zuten lipdubak 30 ordutan 30.000 ikustaldi izan dituela azaldu du Herrira mugimenduak ohar baten bidez. Ekimenaren arrakasta ikusirik, eskerrak eman nahi izan ditu mugimenduak gutziagatik.

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años
