
Patxi Lopez Lakuako gobernura iritsi zenean zalaparta sortu zuen eguraldiaren mapa aldatzeko erabilitako bideak. Euskal Autonomia Erkidegoa soilik erakutsiko zutela esan zuten lehenbizi eta azkenean banaketa administratiboaren araberako zehaztapenak txertatu zituzten.
Iñigo Urkullu eta Eusko Alderdi Jeltzalea dira orain Lakuako Gobernuan eta Onda Vascan galdetu diote gaur EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteari, Andoni Ortuzarri, eguraldiaren maparekin zer egingo duten EiTBn. Ortuzarrek esan du komunikabide publikoko langileek erabakiko dutela zer egin maparekin, baina «logikoa» iruditzen zaiola eragin eremua zein den ikusita norberak bere zonaldean zer eguraldi izan behar duen jakitea. Gainera, Ortzuarren hitzetan «lainoak ez dira gelditzen Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren artean».
ETBko infografia lanetan aritzen direnak lasaitu egingo zirela uste du Ortuzarrek «ez dituztelako 20 esperimentu egitera jarriko».

Preocupación por algunos episodios de agresiones y amenazas a veraneantes vascos en Laredo

Etxebarria rectifica y pide perdón a Kerejazu tras criticar su discurso sobre el 3 de Marzo

Oihane Mateos EITBko kazetaria hil da

Los sarrios conquistan los roquedos al oeste del Irati y se asientan en Aezkoa



