NAIZ.INFO
BARTZELONA

Artur Masek gaur emango du bere Gobernuaren osaketaren berri

Kataluniako Generalitateko presidente berriak, Artur Masek, gaur jakinaraziko du zeintzuk osatuko duten bere Gobernua. Beren karguak zin egingo dituzte eta lehen bilera egingo dute.

Artur Mas, Generalitateko jauregian, astelehenean. (Josep LAGO/AFP PHOTO)
Artur Mas, Generalitateko jauregian, astelehenean. (Josep LAGO/AFP PHOTO)

Artur Mas hilaren 24an izendatu zuten Generalitateko presidente baina orain arte isilpean mantendu ditu bere Gobernua osatuko duten kideen izenak.

Gaur goizean egingo den ekitaldian zin egingo dituzte karguak kontseilari berriek eta orduan jakinaraziko du Masek nortzuk diren. Ondoren, lehen bilera egingo dute.

CiUko iturrietatik jakin denez, Joana Ortega izango a ziur aski lehendakariordea, Josep Maria Pelegri Nekazaritza kontseilaria eta Andreu Mas-Colell Ekonomia eta Finantza arduraduna.