Olatzagutiko Portland lantegiak aurrera eraman nahi duen «inposizioa» salatu nahi dute Altsasuko gazte horiek ekimen horrekin. Ohar bidez adierazi dutenez, hondakinak erretzeari ekingo dio lantegiak UPNren Gobernuaren onespena jaso ondoren; hiri hondakinak nagusiki eta pneumatikoak, plastikoak, araztegietako lohiak ere bai.
«Arrazionaltasun aldarria egin nahi dugu», adierazi dute, eta errauskailuari baimenik ez ematea eskatzen dute, «gizakion osasunerako den arriskutsuagatik eta ekarriko lukeen aberastasun eta enplegu galeragatik».
«Udal autonomía gutxiesten duen ezohiko tresna delako Donapeako UPrS-aren kontra azaldu diren alderdi politikoei edota Tuteran edo Tafallan hondakinak erretzearen kontra agertu zirenei, hemen gauza bera egiteko eskatu nahi diegu».
Nafarroako Gobernuari «era bihurrian, amarruz beterik eta asmo txarrez tramitatu den» proiektuari baimenik ez emateko galdegin dute.

Un Grammy a Baiona: Gojira lo gana con su directo en la inauguración de los Juegos de París
Never Surrender, Autobus Magikoa eta Buitraker: Hatortxuk hiru itzulera iragarri ditu

El nuevo multiusos de Illunbe contará con dos espacios para 15.000 y 3.000 espectadores

Fermin Muguruza agota en media hora las entradas para la antesala de 40 Minutu Rock
