Oinatz Bengoetxeak gozatu ederra hartu du gaur Iruñeko Labriten, eta ez da gutxirako. Dena eraman du, denera iritsi da, eta Aimar Olaizolari inork gutxik bezala heldu dio estu. Bengoetxea VII. izan da protagonista, baina beste hirurak ere, Iruñeko pilotaleku nagusian iluntze parte ederra pasa dute zaleek.
Partidaren zatirik handienean atzetik joan ostean 15nako berdinketa lortu dute Bengoetxeak eta Beroizek eta hurrengo tantoan inoiz gutxitan gertatzen dena, Aimar Olaizolaren hutsa eta 15-16 Bengoetxea-Beroiz bikotearentzat.
Berdinean, edo pare antzean, jarraitu du hortik aurrerakoan ere partidak. Errematea, neurketaren parekoa. Zabalak larri iritsitako pilota eraman eta Bengoetxeak xuabe-xuabe utzi du txokoan pilota. Olaizolarentzat ere gehiegi hori eramatea. 19-22 azkenean eta bigarren puntua Bengoetxea-Beroiz parearentzat.
Bihar Eibarren
Atzoko Tolosako partidaren eta gaurkoaren ostean, bihar (igandea) izango da hurrengo zita Eibarren. Berasaluze VIII-Albisu eta Arretxe II-Begino izango dira parez pare.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

