Naiz.info
Oiartzun

Egin topo elkartasunean bertso saioa, igandean Oiartzunen

Etxerat elkarteak, urtero legez, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian preso eta iheslariekin elkartasunez bertso saioa egingo du, 17.00etatik aurrera.

Aurtengoan, bertsotan ariko dira Amets Arzallus, Julio Soto, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Hodei Barroso, Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’ eta Igor Elorza. Unai Elizasu ariko da gai jartzaile lanetan.

Sarrerak aurrez erosi ahal izango dira 12 eurotan Irunen (Hazia taberna), Hendaian (Kanttu ostatua), Lesakan (Arranoa), Errenterian (Arkaitza eta Landare), Lezon (Tiñelu taberna), Donostian (Hontza eta Herria), Hernanin (Garin eta Aralar), Villabonan (Iratzar taberna), Tolosan (Raku taberna), Pasaian (Herriko taberna) eta Oiartzunen (ohiko lekuak).

Egunean bertan ere 15 eurotan sarrerak eskuratzeko aukera izango da, Elorsoro kiroldegian.