NAIZ.INFO
LEKEITIO

Etxe kaleratze bat bertan behera gelditu da Lekeition

Lekeitioko herri asanbladak eginiko gestioei esker, bertan behera geratu da etxe kaleratze bat Lekeition. Udala eta etxebizitzaren jabea den Eliza akordio batetara iritsi dira.

Lekeitioko bizilagun batek bere etxea uzteko zuen agindu judiziala bertan behera gelditu dela azaldu du bertako herri asanbladak, topatu.info gaerkari digitalera zabaldu duten prentsa ohar baten bidez.

Herri asanbaldak Udala eta etxebizitzaren jabea den Elizaren arteko akordioaren berri eman du eta bizilagunak bere etxean jarraitzen duela adierazi du, «behin-behinekoz» bada ere. Akordioaren baldintzak eta epeak ez dituela ezagutzen argitu du.

Lorpen hau «herri antolakuntza eta presioaren bitartez» gauzatu dela aldarrikatu du herri asanbadak eta gestio ezberdinak burutzen jardun diren herritar guztiak zoriondu ditu.

Nahiz eta etxe kaleratze hau gelditu, euren helburua «lekeitiar orok aterpea izateko eskubidea» bermatua izatea dela adierazi du oharrean, «ez baita kapitalismoaren krisiak eragindako lehen etxe kaleratzea izan».

Egoera honen erantzuleak «ez barrurik ez bihotzik» ez dutela izango salatu du eta «banku, enpresa handi eta abarren jarduera» salatzen jarraituko dutela esan du.