Martin Garitanok Euskal Herriko ekonomiak eredu aldaketa sakon bat behar duela helaraziko dio gaur Iñigo Urkullu lehendakariari: Gipuzkoako Foru Aldundia prest dagoela lankidetzan aritzeko, baina neurri zaharrek krisia ekarri dutenez, beste oinarri batzuen gainean eraiki behar dela eredua.
Arratsaldean egingo dute bileran Urkulluri adieraziko dionez, eredu horrek fiskalitate progresiboa eta justua izan behar du oinarri, «Gipuzkoan azken bi urte hauetan egin den bezala».
Garitanoren arabera, fiskalitate horrek ezin du helburu bakartzat izan dirua biltzea, gehien dutenek gehiago ordaintzea ere izan behar du xede, eredu justuagoa izan dadin. Norabidea hori bada, Gipuzkoako Foru Aldundia bidelagun izango duela helaraziko dio diputatu nagusiak lehendakariari. Horrez gain, Madrildik datozen murrizketei herri gisa eta modu bateratuan erantzun beharra dagoela esango du Garitanok.
Garitanorekin bildu aurretik (18.00), Javier de Andres Arabako diputatu nagusiarekin elkartuko da Urkullu, 16.30ean.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)


