Benedikto XVI.ak hartu duen erabakiak erreakzio sortu utzi du. Mario Monti Italiako lehen ministroak «nahastuta» dagoela esan du Milanen kongresu batean parte hartzen ari zen bitartean.
«Orain minutu gutxi jakin dut», azaldu du eta erabakiak Italiak eta Vatikanoak duten harremanean izango duen eraginaz hitz egitea errefusatu du.
François Hollande presidente frantsesak «errespetuz» hartu du erabakia. «Ez da nire ardura erabakia baloratzea. Nahi baten ondorio den erabaki bat da eta hala onartu behar da», azaldu du.
Steffen Seibert Alemaniako Gobernuko bozeramailearen hitzetan, Aita Santuak «ukitu propio bat» eman dio bere zortzi urtetako agintaritzari eta, horregatik, eginiko lana «eskertu» behar zaiola uste du.
«Kargua uztearen erabakiak katoliko eta kristau denak hunkitzen ditu», gaineratu du.
Georg Ratzinger Aita Santuaren anaiak erabakia aurretik zekiela azaldu du. «Edadeak zapaldu egiten du» esanez arrazoitu du anaieran erabakia.

Cuatro detenidos y cargas de la Ertzaintza contra la flotilla a su llegada a Loiu

Venezuelan hil da Xabier Arruti Imaz Lazkaoko iheslari ohia

Varios activistas de la Flotilla llegan a Turquía heridos; dos de los vascos, hospitalizados

UPN, PP y Vox patalean porque la nueva camiseta del Athletic tiene un mapa de Euskal Herria



