NAIZ.INFO
DONOSTIA

23.000 lanpostu galdu ziren iaz Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ekonomiak %1,2ko beherakada izan zuen iaz eta, horren ondorioz, 23.000 lanpostu galdu ziren, Eustat estatistika erakundearen arabera.

Eustat estatistika institutuak iazko azken hiruhilekoaren datuak zabaldu ditu gaur eta, horren arabera, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ekonomiak beheranzko joerari eutsi zion urte amaieran. Barne Produktu Gordinak (BPG) %1,2ko jaitsiera izan zuen, aurreikusitakoa baino hamarren bat gehiago.

Horren ondorioz, 23.000 lanpostu galdu ziren, batik bat industrian eta eraikuntzan. Azken arlo horretan %6,3ko galera izan zen. Industrian beherakada apalagoa izan zen baina hala ere %2,4 jaitsi zen jarduera.

Zerbitzuei dagokienez, %0,3 jaitsi zen aktibitatea.