
Cristina Uriarte Lakuako Hezkuntza eta Kultura sailburuak Radio Euskadin goizean aurreratu duenez, biharko Gobernu Kontseiluaren bileran onartuko dute Mikel Agirre EiTBko zuzendari nagusi kargurako proposatzea, «Alberto Surio ordezkatzeko akordioa ia itxita baitago».
EAJko Joseba Egibarrek eta PSEko Jose Antonio Pastorrek agerraldia egin dute eguerdian eta bertan bi alderdien arteko akordioa baieztatu dute.
Pastorrek ziurtatu du hitzarmenak aurtengo aurrekontuen inguruko negoziazioarekin ez duela zerikusirik, eta ukatu egin du PSEren babesaren truke EiTBren zuzendaritzan bere alderdiak proposatutako pertsonak izatea eskatu dutenik. Laguntzaile taldea diseinatzerako orduan zuzendari berriari «entzuteko» besterik ez diote galdegin, esan duenez.
Egibarrek, berriz, esan du asmoa dela akordio hori berritu behar diren beste erakunde batzuetara ere zabaltzea, Arartekoa edo Kontuen Euskal Auzitegia, esaterako.
EAJ eta PSEren akordioaren ondoren, Mikel Agirreren izendapena ziurtatua dago Gasteizko Legebiltzarrean. Bi aste barru izango dela esan du Egibarrek.

Venezuelan hil da Xabier Arruti Imaz Lazkaoko iheslari ohia

La Generalitat reclama casi 800.000 euros a una monja de Araba por el caso de Sixena

Varios activistas de la Flotilla llegan a Turquía heridos; dos de los vascos, hospitalizados

UPN, PP y Vox patalean porque la nueva camiseta del Athletic tiene un mapa de Euskal Herria
