
Datorren martxoaren 8an inoiz baino ozenago aldarrikatuko dituzte Euskal Herriko eragile eta elkarte ezberdinek feminismoaren aldeko ekinbide politikoaren balioa eta garrantzia. Hala, guztiak lelo eta irudi berberarekin irtengo dira kalera: ‘Gora borroka feminista!’.
Lelo horrekin bat egin dute, besteak beste, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek, EBko emakumearen idazkaritzak, Bilgune Feministak, Medeak elkarteak, Bizkaiko eta Arabako Emakumeen Asanbladek, Emakume Internazionalistek, Altxa Neskatxak, Emazteek diote-k edo Hendaiako Emakumeek.
Erasoen aurrean alternatibak badirela aldarrikatuko dute, «feminismoa, bere aberastasun eta aniztasun osoarekin, bizi-bizirik dagoelako».
Ildo horretatik, pertsonen bizitza eta ongizatea helburu duen eredu berria proposatzeko parada izango da datorren martxoaren 8a. Aldarrikapenen artean, hauexek: heziketa sexuala izatea erabakien jabe izateko, Elizari galdegin «gure bizitzetan, gure eskubide sexual eta ugalketa eskubideetan muturra sartzeari uzteko, subiranotason ekonomikoa edukitzea, bortizkeriarik gabeko bizitza izatea, eta abar.
Izan ere, beraien iritziz, «ez da benetako iraultzarik izango, iraultza feminista ez bada».

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
