
27 urte Espainiako eta Frantziako hainbat espetxetan egin ostean ongi etorri beroa egin diote gaur Iñaki Pujana preso politiko ohiari bere herrian, Otxandion.
Otsailaren 21ean utzi zuten aske Pujana, nahiz eta 2009tik aske behar zuen. Espetxealdia luzatu zioten ‘Parot doktrina’ delakoa aplikatu ostean. Bere defentsak helegitea jarri zuen Espainiako Konstituzio Auzitegian erabaki horren aurka, baina honek ez zuen onartu.
1987an atxilotu zuen Frantziako Poliziak Pujana, La Santén izan zen lehenbizi espetxean eta lau urte beranduago Espainiako Estatura estraditatu zuten. Dispertsioa bere larruazalean bizi izan du ordutik. Besteak beste Carabanchel, Herrera de la Mancha, Puerto 2, Jerez de la Frontera, Algeciras eta Ocañako espetxeetan izan dute.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

