
Athleticek urrezko hiru puntu pilatu ditu San Mamesen Valentziaren kontrako partida irabazi ostean. Iker Muniainek egin du partida erabaki duen gola 79. minutuan. Gol garrantzitsua bai taldearentzat zein jokalariarentzat ia urtebete golik egin gabe egon baita nafarra.
Muniainen gola Valentzia jokoan gailentzen ari zen unean iritsi da. Lehen zatian Athletic pixkat hobeago aritu da, baina bigarren zatian Valverderen mutilak nagusi izan dira.
Baina gaurkoan, zortea alde izan du Athleticek eta markagailuan aurretik jartzeaz gain, Valentziak ez du ate aurrean asmatu. Soldadok esaterako, ate aurrean bakar bakarrik zegoenean kanpora bota du baloia.
Garaipenarekin Athleticek zortzi puntutara utzi ditu jaitsiera postuak.

Euskal Herria
Enfado en Geroa Bai por quedarse fuera de la papeleta conjunta PSN-FA para el Senado

Euskal Herria
Frente Amplio y Podemos no logran un acuerdo global y el PSOE pacta un frente para el Senado

Euskal Herria
EH Bildu propone sus candidatos para el 29-N: Matute, Otero, Etxebarrieta y Maiz

Euskal Herria
Asiron, tras los incidentes por Vito Quiles: «Tengo muy claro de dónde vino la provocación»

Euskal Herria