
Atzo Andoainen hasi eta datorren astean Baionan bukatuko den Korrikaren 18. edizioa larunbat honetan iritsiko da Bartzelonara, bertako Euskal Etxearen eskutik. Azken edizio guztietan egin duen bezala, Korrikarekin batera, hizkuntzaren aldeko jardunaldi mamitsua antolatu dute gainera.
Goizean praka motzak jarri eta Euskal Etxetik aterako dira korrika, lekukoa eskuz esku pasa –David Fernandez CUPeko diputatua haien artean egonen da– eta hiriko erdigunea gurutzatuz Sants auzora iritsi arte. Bertan, Can Batllón –bizilagunek berreskuratutako espazio industriala– eskeiniko dute bazkaria 200 lagunentzat eta lortutako dirua zuzenean AEKra bidaliko dute.
Behin gosea asetuta, festaren ordua iritsiko da. Lehenengo Sants auzoko kaleetan barna antolatutako triki-poteoarekin eta beranduago, berriz, Can Batllón prestatutako eszenatokian. ‘Itziarren Semeak’ eta ‘Ingo aldeu’ talde euskaldunekin batera, ‘Naraina’ talde katalan runbazaleak beteko du aurten kartela.
Baina larunbateko jardunaldia ez da euskararen inguruan egun hauetan antolatutako aktibitate bakarra. Aurreko egunetan Euskal Etxeak berak bi hitzaldi antolatu ditu. Bata, hiztun gutxiko hizkuntza eta teknologia berrien arteko erlazioari buruz eta bestea Jose Ignacio Werten hezkuntza erreformaren ondorioei buruz.
Madrilen, ‘Korrika txulapoa’
Bartzelonan ez ezik, Madrilen ere izango du bere tartea Korrikak bihar. Etxepare euskal institutuak, Madrilgo Euskal Etxeak, UNED eta UCM unibertsitateek antolatuta, ‘Korrika txulapoa’ ospatuko dute. Goizeko 10.30ean helduen Korrika izango da, eta 12.30ean haurrena.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete


