
Larunbatetik iganderako goizaldean Nafarroa Garaira bueltatu da Korrika. Horrela, festazale ugari ikusi ahal izan da Baztan eta Bortzierietan. Aurpegi ezagunak ere hainbat izan dira. Mikel Goñi pilotaria edo Jon Barberena bertsolaria, esaterako.
Baztan utzi eta Nafarroako ipar-ekialdera egin du Korrikak. Artesiagako mendate luzea igatzerakoan Iruñerriako jende asko ikusi ahal izan da maldan gora. Esaterako, La Jarana eta Alegria peñek beraien kilometroa inguru eder horretan egin dute.
Bazkal ostean Garraldara iritsi da. Bertan, aurten omenduak diren hainbat euskara ikaslek egin dute korrika. Arratsaldean Otsagabia aldera egin dute eta hortik Erronkari, Burgi eta hegoalderantza. Goizeko 4.12etan Zangotzara heltzea espero dute.
Elur pixkat ere ikusi ahal izan da errepide bazterretan. Hala ere, giro bikaina izan da eta herri guztietan jende andana animatu da euskararen alde korrika egitera.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
