
Ezkerraldeko hainbat elkarte eta kolektibok deituta, hainbat pertsona Kutxabankek Santurtziko Cristobal de Murrieta etorbidean duen egoitzara joan dira protesta egitera, baina barrura sartu ezin izan zirenez Mendizabal Kapitainaren kalera joan dira, erakunde berberak duen bulegora.
50 lagun inguru barrura sartu dira, Kutxabankek etxe kaleratzeak gauzatzen jarraitzen duela salatzeko. Bost minutu inguru bulegoaren barruan egon ondoren, kalera atera dira eta Kutxabankek Udaletxe ondoan duen egoitzaren aurrean beste hamar minutu inguru egon dira.
Gorka Galdeanok salatu duenez, Bizkaian 100.399 pertsona daude langabezian eta Botere Judizialaren Kontseilu Orokorraren datuen arabera, «2.723 familia beren etxeetatik kaleratu dituzte 2012an, horietatik 608 Ezkerraldean».
Kutxabankek iaz 84,6 milioi euroko irabazi garbiak izan zituela gogoratu du, eta «30.000 milioi euro ditu populazioaren aurrezkietan». Gainera, Kutxabank osatzen duten hiru kutxen lehendakariek iaz «1,2 milioi euro baino gehiago» irabazi zituztela salatu du.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona
