
Arratsaldeko 19.30ean abiatu da elkarretaratzea Bulebarreko Aske Gunean. Jendetza bildu da Ekaitz de Ibero gaztearen askatasuna galdegiteko. Haien artean, Auzitegi Gorenak zigortutako gazte auzipetuak. Haiek izan dira elkarretaratzearen buru, goizean Ertzaintza gogor oldartu den leku berean.
Atxilo eraman du Polizia autonomikoak. Eta handik Martuteneko espetxera. Bere telefono deia jaso dute elkarretaratzean eta gazte donostiarrak eskertza mezua luzatu die azken egunetan eta azken hilabeteeetan babesa adierazi dieten lagunei. Guztiek etxean behar dutela aldarrikatu du.
Ordu erdiren buruan, txalo artean amaitu da elkarretaratzea. Ondoren, bertan bildutako jendetza auzipetuen inguruan eseri da, haien babesa adierazte aldera.
Mobilizazioa amaituta, giza zutabeak antolatu dituzte auzipetuei beren etxeetara laguntzeko.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción


