
Argazkian, bestara joan aurretik egiten den jantzien prestaketa erakutsi nahi izan du Idoatek. Sortzaileak berak adierazi du irudi horrekin «adin guztietara zuzendu nahi» izan duela, bestetan denak elkartzen dituen mementua baita jantzien prestaketarena.
«Atera aitzineko mementu hori da, aitatxi eta amatxiak, haurrak edo helduak, denak batzen dira izpiritu horretan», azaldu du kartel lehiaketako irabazleak.
«Afitxa prestatzen hasi nintzenean aurreko urteetan irabazi zutenak nolakoak ziren begiratu nuen, eta beti jende anitz bazen zuri eta gorriz jantzia, kanpora begirako ilustrazioetan», esan du Idoatek.
Orain arte eginak izan diren afitxetan «harrabots» handia ateratzen zela ematen bazuen, «lasaitasuna» zabaltzen duen afitxa da berak aurten ondutakoa. Egileak argazkiaren argia ere lausotu egin du baretasun hori transmititzeko. «Ekaitzaren aitzineko baretasuna sentitzen da. Oraindik ez da eguna argitu, edo gaua da janeko, besta egitera joan aitzin gelan den sentimendua ikusten da», nabarmendu du egileak.
Lehenengo aldia da lehiaketan aurkezten dela eta epaimahaiak «modernotasunera» jo du aurtengoan argazki batean oinarritutako afitxa aukeratuz.
Uztailaren 24tik 28ra ospatuko dira Baionako bestak.

Cuatro detenidos, militares con simbología nazi agredidos y diversos altercados en la final

«El lehendakari Urkullu debería leer mejor la historia del Gobierno Vasco»

Los nacionalistas somos todos unos desubicados

‘Pertur’: qué se sabe, qué no se sabe y qué es ‘fake’
