
Amaia Izko, Joseba Alvarez eta Pernando Barrena Sortuko ordezkariak Donostiako ‘Aske gunean’ izan dira Estatu espainiarreko Auzitegi Gorenak kondenatutako zortzi gazteei elkartasuna adierazten.
Bertan, Barrenak adierazpenak egin ditu eta zigor «politiko» baten aurrean gaudela esan du. «Gisa honetako zigorrak beti izan dira salagarriak» Barrenaren ustez, baina egungo testuinguruan «are salagarriagoak» iruditzen zaizkiola gaineratu du.
Gazteak zigortzeko testigantzak inkomunikazio aldian ateratakoak direla azaldu du. Horrek, euskal herritarren aurkako epaiak egiten diren zirkustantzien berri ematen du bozeramailearen ustez.
«Aske gunean izugarrizko lekzioa ematen ari dira gazteak, izugarrizko heldutasuna erakutsi dute», aldarrikatu du Barrenak. «Erantzun eredugarria ari dira ematen», gaineratu du.
Estatu espainolari salbuespen legediarekin amaitzeko eta epaiketa politikoak bertan behera uztea eskatzeko momentua dela adierazi du. «Garaia da horretarako eta bake prozesuak eskertuko du», azaldu du.
Deia luzatu dio hiritargoari ‘Aske gunera’ gerturatzeko eta bihar arratsaldeko 17.00etan Bulebarretik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko.
Kontzertuak eta bertso saioa ‘Aske gunean’
Goiz partean zirko eta serigrafia tailerrak egin ostean, kontzertua eta bertso saioa antolatu dituzte arratsalderako ‘Aske gunean’.
16.00etan Zesatek! taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du eta 18.00etan bertso saioa izango da. Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Alaia Martin, Jokin Uranga, Xabier Silveira eta Maialen Lujanbio izango dira oholtza gainean, Unai Gaztelumendi, aldiz, gaiak jartzen.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona
