Txapeldunen Liga jokatzeko hautagai sendoa dela agerian utzi du Realak Vallecasen. Oso talde orekatua direla erakutsi dute berriro donostiarrek eta merezitako garaipena eskuratu dute Rayoren aurka. Gainera, hiru puntuekin Europarako lehian ari zen Rayo atzean utzi dute sailkapenean eta gutxi gutxika gero eta gertuago ikusten du Montanierren taldeak saria.
Partida lehen ordu laurdenean erabakita utzi du Realak. Agirretxek bostgarren minutuan ireki du markagailua eta hamahirugarrenean heldu da bigarrena. Gipuzkoarrak nagusi izan dira partida osoan zehar eta Rayok ez du asmatu egoerari buelta ematen.
Bigarren gola jaso ondoren bi aldaketa egin ditu Rayok, baina ez dute ezertarako balio izan.
Garaipena ondo baino hobeto ospatu ahal izan dute Vallecasera joan diren 3.000 bat jarraitzaile txuri-urdinek.
Hala ere, NAIZera bidalitako salaketa batean adierazi dutenez kalez jantzitako poliziek bi lagun atera dituzte zelaitik eta komisaldegira eraman ondoren isuna jarri diete euskal preso politikoen Euskal Herriratzea eskatzen duten ikurrak eramateagatik.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
