Athleticek aukera on bat galdu du Riazorren irabazteko. Joko aldetik ondo aritu dira, baina golak egitea falta izan zaie. Zazpi hilabeteren ondoren, Llorentek denboraldiko bigarren gola egin du lehen zatiaren bukaeran.
Talde zuri-gorriak aukera garbiak sortu ditu, baina Deportivo aurreratu da markagailuan. Athleticeko jokalariek baloi galdu dute areatik gertu eta Bruno Gamak jaurtiketa bikain batekin Iraizoz gainditu du.
Athleticen erantzuna jarraian iritsi da. Atsedenaldi aurretik Llorentek buruz berdintzea lortu baitu. Bigarren zatia antzekoa izan da. Zelaian agindu arren, bilbotarrek ez dute jakin bigarren gola egiten.
Hamar minuturen faltan Iturraspek bigarren txartel horia ikusi du. Taldea hamar jokalarirekin geratu dela ikusita, Bielsak zelairatu berria zen Aduriz aldatu du San Jose sartzkeo. Aurrelari donostiarra haserre irten da zelaitik. Azkenean, Athleticek berdinketa defendatzea lortu du.

Trasladan a la plaza de Yamaguchi el acto de Vito Quiles ante el muro antifascista anunciado

Llaman a levantar un nuevo muro antifascista en Iruñea ante el acto de Vito Quiles

Ni un centenar de personas consigue congregar la manifestación ultra del MCP

Pozueta no repetirá como diputada de EH Bildu: «Llega el momento de ceder el testigo en Madrid»
