NAIZ.INFO
AMURRIO

Amurrion ospatuko den Araba Euskaraz jairako bideoklipa eta kanta aurkeztu dituzte

Amurrion ospatuko da Araba Euskarazen 33. edizioa eta jaialdirako bideoklipa eta abestia aurkeztu dituzte.

Ekainaren 16an Amurrion ospatuko da Araba Euskarazen 33. edizioa. Hala, ekimenerako bideoklipa eta abestia aurkeztu dituzte.

Kanta Mandoilek taldeko Unai Mendibilek eta Igon Olaguenagak egin dute, eta bideoklipa, aldiz, Luis Vil musikari eta zinema zuzendariak eta bere lantaldeak prestatu dute.