Naiz.info

San Mamesen erabakiko da Emakumezkoen Lehen Mailako txapelduna zein izango den

Athleticek 1 eta 2 irabazi dio Realari Zubietan eta Bartzelonak 1 eta 0 Levanteri etxean. Azken jardunaldian bi taldeek San Mamesen jokatuko duten partidan erabakiko da txapelduna. Berdinketa bat nahikoa izango zaie zuri-gorrie.

Athletic nagusitu da Zubietan jokatutako derbian. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Athletic nagusitu da Zubietan jokatutako derbian. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Azken jardunaldian erabakiko da Emakumezkoen Lehen Mailako txapelduna zein izango den. Athleticek eta Bartzelonak San Mamesen jokatutko duten partidan, hainz zuzen ere. Zuri-gorriek helburua bete dute eta kostata izan bada ere, Realaren kontra Zubietan jokatutako derbia irabaztea lortu dute.

Oruetak egin du partidako lehen gola penaltiz lehen zatian. Realak ordea, norgehiagoka berdindu du  Aizpuruaren burukada batekin. Athleticen erantzuna azkar iritsi da eta Nekanek garaipena eman dio Athletici. Zuri-gorriek San Mamesen babesa izango dute liga irabazteko eta berdinketa bat nahikoa izango da Athleticentzat.

Bestalde, Reala Koparako sailkatzeko aukera gabe geratu da porrotarekin eta Lagunak taldeak ere galdu egin du 1 eta 2 Collerenseren kontra etxean jokatutako partidan.