NAIZ.INFO
IRUÑEA

Kontuz-ek laguntza eskatu du Nafarroako Kutxaren inguruko dokumental bat finantzatzeko

‘CAN, el gran golpe’ izenburua duen dokumentala argiratatzeko herritarren laguntza eskatu du Kontuz-ek. Ateak Ireki ari da lana ekoizten eta Nafarroako Kutxaren inguruan jazoak biltzen ditu.

Kontuz-ek herritarren laguntza eskatu du Nafarroako Kutxaren amaieraren inguruko dokumental bat finantzatzeko. ‘CAN, el gran golpe’ da dokumentalaren izenburua eta Ateak Ireki ari da berau ekoizten.

UPN eta PSNk gizarteari ezkutatu dioten errealitate hori argitara ematea da Kontuz-en helburua, Nafarroako Kuxaren inguruan jazo zena gizarteari erakutsi eta «berriro gerta ez dadin».

Balio berezi bat ematen dio, gainera, Kontuz-ek lanari, herritarren harpidetza bidez egingo den lan bat delako. Aportazioak egiteko webgune bat jarri dute martxan: http://www.verkami.com/projects/5057-banku-lapurrak-canen-desagerpena-nork-eraman-du-dirua.