NAIZ.INFO
BILBO

Bilboko metroko txartelak garestiagoak dira gaurtik aurrera

Gaur sartu dira indarrean Bilboko metroaren tarifa berriak. Zentimo bat eta hiru zentimo arteko igoera izango da.

Pertsona bat txartela ateratzen, San Mamesko geltokian. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Pertsona bat txartela ateratzen, San Mamesko geltokian. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Bilboko metroa erabiltzen dutenek gehixeago ordaindu behar dute gaurtik aurrera, indarrean sartu baitira tarifa berriak. Igoera zentimo bat eta hiru zentimo artekoa izango da, Metro Bilbaok jakinarazi duenez.

Esaterako, 65 urtetik gorakoek erabiltzen duten Gizatrans txartelarentzat igoera zentimo batekoa da, eta Creditrans duten bezeroentzat bi eta hiru zentimo artean garestiagoa da bidaia, gunearen arabera.

Metro Bilbaok garestitu zituen salneurriak iazko irailean, BEZaren igoeraren ondoren.