NAIZ.INFO
BAIONA

Gazte bat hil da Baiona Ttipiko teilatu batetik erorita

Bi gazteren arteko desafio baten ondorioz teilatutik erorita gazte bat hil da Baionan. Ostiraletik larunbaterako gauean Lisses kaleko etxe batean lehiotik atera eta teilatutik oinez joaten saiatzean erori da gaztea, antza.

Ostiraleko gauerdia baino lehentxeago deitu zituzten suhiltzaileak Baiona Ttipiko Lisses karrikatik, antza bi gazteren arteko desafio baten ondorioz izandako istripu batengatik. Kazeta.info-ren arabera, elkarri apustu egin eta etxeko lehiotik atera eta teilatutik oinez ibiltzen saiatu zen, antza gaztea. Irrist egin, hamabi metro inguruko altueratik erori eta ospitalera eraman zuten oso larri, gaur goizean hil da.