
Etsipena. Ametsgaiztoa. Athleticek eskura zeukan Emakumezkoen Lehen Mailako Liga irabaztea. Berdinketa bat nahikoa zen, non eta San Mamesen. Ospakizun handi batekin agurtu nahi izan dute zelaia zuri-gorriek. 20.000 zale hurbildu dira partida zuzenean ikustera, baina azkenean presio horrek beren kontra jokatu du.
Hasieratik okertu dira gauzak Athleticentzat. Melanik aurretik jarri du Bartzelona hirugarren minutuan. Kolpe gogorra izan da zuri-gorrientzat, nahiz eta atsedenaldiaren aurretik partida berdintzea lortu du Elik.
Bigarren kolpea gogorragoa izan da. 15 minutu falta zirenean ezustean harrapatu ditu denak Kentik eta Liga bat eman dio Bartzelonari. Azken txanpan erantzuten saiatu dira zuri-gorriak, gol bakar bat nahikoa baitzen, baina ezin izan dute partida berdindu.
Beste alde batetik, Realak eta Lagunak tladeak porrot batekin bukatu dute liga. Txuri-urdinek 3 eta 0 galdu dute Espanyolen kontra eta nafarrek 7 eta 0 Levanteren kontra.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza
