
Euskal Herriko 30 eragile inguruk Euskal Herriko 200 plaza beteko dituen #M18Plazara ekimenarekin bat egin dute. Horien artean dira EHE, Askapena, Bai Euskal Herriari, Behatokia, TAT, Esait, Euskal Herriko Kristau Elkarteak edo Eleak mugimendua, besteak beste.
Gasteizen elkarretaratzea egin dute goizean eta Gobernu espainolak Arabako hiriburuan duen delegaritzan espetxe politikari buruzko txostena utzi dute.
Herriraren izenean Erlantz Andak eta Bego Oleagak hartu dute hitza. «Konponbidearen bidean pausoak» emateko beharraz mintzatu dira eta Gobernu espainolaren «jarrera itxia ulertezina» dela salatu dute.
«Gatazka eta giza eskubideen urraketetan tematzea ez du inongo zentzurik», adierazi dute eta maiatzaren 18an deitutako mobilizazioetan parte hartzeko eskakizuna luzatu diote euskal jendarteari.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona
