
Herrira mugimenduak deituta, elkarretaratzea egin dute Gasteizko Legebiltzarraren aurrean, #M18Plazara ekimenari begira, ‘Derechos humanos. Solución. Paz. Euskal presoak Euskal Herrira’ lelopean. Herrirako kideez gain, EH Bilduko hainbat legebiltzarkidek ere parte hartu dute kontzentrazioan.
Julen Arzuagak, komunikabideei eginiko adierazpenetan, erakundeei konpromisoa eskatu die espetxe politikaren inguruko aldarrikapenak bideratu daitezen urratsak egin ditzaten. Hala, gaitz larriak dituzten presoak aske utz ditzaten, zigorrak beta dituztenak kalera ditzaten eta sakabanaketarekin buka dadin konpromisoak galdegin ditu.
Aldarrikapen hori gizartean oso txertatua dagoela nabarmendu du EH Bilduko kideak eta horregatik uste du erakundeek gauzatu daitezen lan egin behar dutela esan du, batez ere Estatu espainola eta frantsesa «inmobilismo egoera batetik inboluziora» pasatzen ari direnean.
Horregatik, datorren maiatzaren 18an Euskal Herriko plazetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du, bestelako espetxe politika bat aldarrikatzeko.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

