NAIZ.INFO
IRUÑEA

Barriola eta Urrutikoetxea, final-laurdenetara

Abel Barriola eta Mikel Urrutikoetxea Buruz Buruzko Txapelketarako sailkapena lortu dute, Retegi Bi eta Xalaren aurkako partidak irabazita, hurrenez hurren.

Abel Barriola eta Julen Retegiren arteko partidaren une bat. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Abel Barriola eta Julen Retegiren arteko partidaren une bat. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Abel Barriola leitzarrak Julen Retegik baino hobeto ekin dio partidari, baina aurkaria suspertu egin da, eta partida gogorra izan da, 22-20ko emaitzarekin bukatu dena.

Barriolak Aimar Olaizola du zain final-laurdenetarako.

Bestalde, Xala eta Urrutikoetxeak partida gorabeheratsua jokatu dute, azkenean 17-22 bukatu dena.

Urrutikoetxeak Mikel Idoate izango du aurkari hurrengo kanporaketan.