LAB, ESK, STEE-EILAS eta Hiru sindikatuek Ondaroan gertatutakoa salatu dute eta Urtza Alkortari eta bere senide eta lagunei elkartasuna adierazi diete. Ertzaintzak izandako jokaerak «krudelki gogora ekarri dizkigu iragazko argazkiak», adierazi dute ohar bidez, eta Ertzaintzak zein Urkulluren eta Madrilgo gobernuek «iraganeko errezetekin tematuta jarraitzen dutela» salatu.
«Urkullu jaunak badaki gaurko argazkiak eta Aietekoak bateraezinak direla; Urkullu jaunak badaki gaurko argazkiak ez duela Euskal Herriko jendartearen gehiengoaren babesa, ireki den eskenatoki itxaropentsuaren aurrean jarrera oztopatzailea erakusten duelako», esan dute.
Beraien esanetan, Euskal Herrian irekitako aro politiko berriaren aurrean, Gobernu espainolak eta Gasteizko Exekutiboak «jada buru-belarri aritu beharko lukete garai berriak eskatzen dituen erantzun moldeak bilatzen eta jorratzen», baina gatazkaren konponbideari «galga jartzen» aritzea leporatu diete.
Ildo horretatik, dei zuzena egin diete Gobernu espainolari eta EAJri, «euskal gazteriaren kontrako jazarpena eten eta has daitezen behingoz garai berriek eskatzen duten moduan erantzuten. Herri honetan gatazkaren konponbide demokratikoaren aldeko aldarria gero eta ozenagoa da. Herri honek ez du onartuko bere oraina eta etorkizuna gartzelarazterik».

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

Ertzainas del ‘caso Zabarte’ dicen que los proyectiles prohibidos «se les cayeron de una bolsa»
