Naiz.info

Irujok erraz gainditu du Beroiz

Iberoko aurrelaria finalerdiak jokatzeko sailkatu da. Partida hasieratik nagusitu da Irujo (22-6).

Buruz buruko lehen bi kanporaketak gainditu ondoren, Mikel Beroiz itxarpentsu zen Juan Martinez de Irujo mendean hartzeko. Baina ostiral gauean jokatutak partidan, bi pilotarien artean dagoen aldea agerian geratu da. Irujok erraz irabazi du (22-6) eta finalerdiak jokatzeko sailkatu da.

Partida hasieratik min egin du irujok sakearekin. 4 eta 1 aurreratu da eta gero 8-3 joan da irabazten markagailuan. Irujok partida erabakita utzi du 16 eta 4-koarekin eta ez du hutsik egin.